Pozgarria izan zen Asanbladan elkartutako bazkide kopurua. Beharrezko eta interesgarritzat jotzen dugu, egindakoa, egingo duguna eta diru kontuak ezagutarazteko.
Ekitaldiaren zati batean lagun izan genituen Euskadiko Logopeda Elkargoko arduradun nagusiak (Antonio Clemente, Patxi Matos eta Elena Perez) eta eurekin egungo egoeraz jardun ginen. Logopedia laguntzaren egoera hobetzeko elkarrekin lan egitea beharrezkoa dugula ikusi genuen.
Elkarteko bazkide berria den Teresa Lasagabaster ortodonzista ere han izan zen, geure arazoen gaineko bere ikuspegia emanez.
Hortaz gain, profesional ezberdinen gaineko iritzi trukaketa ere izan zen (ortodonzista, zirujau eta logopedak); argi gelditu zen norberaren araberakoak direla jasotako tratuaren gaineko iritziak. Zenbat buru, hainbat aburu.
Milesker Asanbladan izan zineten guztioi.
ETB lehiaketa bat prestatzen ari da; bertan elkarte ezberdinek parte hartu dezakete. Horietatik lau epaimahai batek aukeratuko ditu eta boskarrena internet bidezko bozketaz. Gure elkartea ezagutarazteko aukera ona iruditzen zaigu eta, horregatik eskatzen dizuegu, web gunean sartu eta ahosabai hautsidun umeen bideoa bozka dezazuen.
Web guneko informazioa: oinarriak
Bozketari dagokiona: bozketa
Gaur, 2010eko urriak 21eko osoko bilkuran MOZIOA onartu du Eusko Legebiltzarrak, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, ezpain eta ahosabaiko arteka duten haurren tratamenduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09\1130058]
ONETSITA. APROBADA.
Aspanifen eskakizunen gaineko mozioa
Aurreko asteko interpelazioaren ondotik, mozio hau bozkatzea proposatu du orain Laura Garrido legebiltzarkideak.
Hilak 21eko osoko bilkuran talde guztiek izango dute proposamen honi buruzko iritzia emateko aukera.
Esan gabe doa, alderdi, politikari eta, orohar, interesa duen orori zabalik dagoela gure elkartea behar dituzten argibideak lortzeko.
Urriak 7an ETB-1eko Azpimarra saioak gure elkarteko idazkari Miren Viteri elkarrizketatu zuen.
Urriak 8an, berriz, ahosabai hautsiez arduratzen diren zirujauak eta gure elkarteko zenbait kide elkarrizketatu zituen ETBk Gaur Egun eta Teleberri albistegietarako. Youtube-ren web orrian Aspanif bilatuta erraz topatu litezke:
Hemen da euskarazkoa: http://www.youtube.com/watch?v=QoMXGfGVwCs
Gaztelerazkoa, aldiz, hemen dago: http://www.youtube.com/watch?v=-A6rbfPbBPg
Milesker EiTB taldeari gure elkartearen aldarrikapenen oihartzuna zabaltzeagatik.